XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goi Basamortuan, Lehoinabarrarekin batera, beti arkua eta geziak zeramatzen Etiopiar bat bizi, zen, eta nola ez, gizon haren kolorea, griska, horiska, eta hareska koloreen nahaste eta bitartekoa zen, eta biak batera aritzen ziren ehizean: Etiopiarra bere arku eta geziekin eta lehoinabarra bere hortz-hagin eta erpeekin, eta egun batetan, ene seme, Jirafak, Elandak, Kuduak eta Cuagak ez zekiten nondik nora ibil zitezkeen ere, Egitan diotsut ez zekitela.

Denbora aldi luzea igaro ondoren, (Garai haietan gauzak oso luze joten bait zuten), Etiopiar edo Lehoinabar itxura zuen guztiarengatik urruntzen ikasi zuten, eta apurka apurka Goi Basamortutik desbideratzen joan ziren; denen aurrean, Jirafa zihoan, honek hanka luzeenak zituelako.

Egun ugari pasa zituzten laisterka, eta halako batean, zuhaitz eta sastrakak eta geriza irregular, hildaskatu eta jaspeztatuak baino ez zeuden oihan basati batetara iritsi ziren, Bertan ezkutatu ziren.

Eta eluts eta argiaren tartean hainbeste denbora pasatu, eta zuhaitzen geriza iheskorra euren gorputzetan irristatzearen ondorioz, Jirafari zetakak eta Zebrari marrak atera zitzaien, eta Elanda eta Kudúa zerbait ilunago bihurtu ziren, bizkarrean, zuhaitz azala ziruditen hildaska griska eta ondulatuak zituzten unetik.

Horrela, bada, entzumen eta usaimenaren bidez aurkitzea posible zen, ikustea, ordea, oso zaila zen eta hau, non ezkutatu ziren bazenekien igarri al zen soilik.